← Back to portfolio
Published on

Irratia: Guda eta erresistentziarako herraminta historian zehar

Historian zehar lotsa zorrarazten duten irratiak aurkitu daitezke. Adibiderik garbienetakoa da Ruandako Radio Televisión Libre de las Mil Colinas, Tutsi herriaren kontrako propaganda itzela egin zuena. Mezu arrasistak nagusitu ziren, Hutu herritarrei Tutsi herritarrekin akabatzeko bultzatuz, adibidez, Tutsien izen abizenak zabalduz. Genozidioaren sustapenerako herraminta zuzena bihurtu zen horrela.

Baina Historian zehar, irratia ere izan da askotan zapalduen ahotsa goratzeko herraminta. Adibide argiak daude Latinoamerikan:

Radio Venceremos, Salvadorreko gerra zibilean, bertan gertatutakoaren berri emateko eta Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontea edo FMLN-ren borrokaren euskarri garrantzitsua izan zena.


Txiapasen dagoen Radio Insurgente, Nazio Askapenerako Armada Zapatistaren, EZLNren irratia, Mexiko hegoaldeko mendietatik transimitzen, “ahotsik ez dutenen ahotsa” lelopean.

Radio Rebelde, Kubako iraultzaren irratia, Che Guevarak sortutakoa.
1959.eko urtarrilaren lehenean, Fulgencio Batista diktatorea Kubatik ihes egin zuen. Sierra Maestrako mendietan hasitako bi urte eta 13 egun iraun zuen iraultza armatuak boteretik kentzea lortu zuen. Fidel Castrok horrela eman zuen berria, egun jada mitikoa den diskurtso honen bitartez.



Kolonbian, FARC-eko La Voz de la Resistencia irrati klandestinoa. Gerran zehar, bonbardaketen ondorioz, gerlari eta esatariak galdu zituzten, baita irrati ekipoa ere. Ondorioz, transmisore antenak erabiltzen hasi ziren, estudioetatik urrun zeudenak, bonbardaketan saiesteko asmoz. Polizia eta militarrei mezuak bidaltzen zizkieten programazioan zehar, baldin baitzekiten entzuten ari zirela. Edonola ere, Kolonbiako komunitate desberdinek (Kakuamoak, Arhuacoak, Yupkak eta Wayuuak) hitz egiten zuten dialektoetan informazioa zabaltzea zen helburua.




Iaz, irratiko azken hilabeteetako programazioa bake prozesuaren akordioak azaltzera zegoen bideratuta (entzun). Adibideen bitartez azaldu zituzten bake akordioaren puntu guztiak, batez ere kultiboen ordezkapenari, biktimen erreparazioari eta parte-hartze politikoari buruzkoak.

Euskal Herrian eta Estatuan ere, ahotsik ez dutenen tresna paregabea aurkitzen dugu uhinetan. Autogestioz sortuak, mezu ofizialen kontrakoak, gezurrak desmuntatzen jardutenak, herriaren komunikazio alternatiboa sustatzen dutenak, sareak eraikitzen dituztenak. Eta hala ere, askotan, ez gara ohartzen duten garrantziaz. Ozenki aldarrikatu dezagun: herri bat, irrati libre bat!